'Hai, ametsetako arrantzalea' haur antzerkirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Bihar goizera arte izango da zozketan parte hartzeko aukera. Igandean eskainiko du ikuskizuna Giramagic konpainiak, Aita Marin.

Giramagic konpainiak Hai, ametsetako arrantzalea haur antzerkia eskainiko du igandean, hilak 21, 12:00etan Aita Mariko zine aretoan. Kultura Sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Hemen parte hartu daiteke, ostiral goizera bitarte. 

Hitzik gabeko antzezlan honetan, itsas kurkuilu batek ozeanoaren musika egiten du kartoizko ontzi batean. Abiatu da Hai amets arrantzalearen abentura poetikoa, irudimenaren itsasoan barrena.