Munduko Kopako bigarren partida ere irabazi du Lopezek

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 17a, 17:30
Jean Olharan. (Argazkia: Argazkia: Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa)

Mexikon jokatzen ari diren Munduko Kopako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur. Imanol Lopez pilotari zumaiarrak bigarren garaipena jarraian eskuratu du. 

Tolucako Zinacantepecen jokatzen ari diren zesta puntako VI. Munduko Kopako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur. Mexikoko pilotariak sartu dira jokoan, eta ez dute zorte handirik izan, bi norgehiagokak galdu dituzte eta.

Eguneko bigarren partidan, Erkiaga eta Imanol Lopez (Espainia A) Mexiko Bko Alcocer eta Zapataren aurka neurtu dira. Alcocerrek ezin izan du partida bukatu, buruan pilotakada bat jaso ondoren. Ochoak amaitu du partida Alcocerren ordez. Partida erraza irabazi dute Erkiagak eta Lopezek, bi setetan: 15-8 eta 15-7.

Aurretik, Olharan-Basque (Frantzia A) eta Inclan-Perez (Mexiko A) bikoteak neurtu dira. Frantziarrek garaipen erosoa erdietsi dute 15-5 eta 15-5 emaitzarekin. 

Euskal Herrian goizaldea dela jokatuko dute ligaxkako hirugarren jardunaldia. Eguneko bigarren norgehiagokan, Goikoetxea eta Lekerika (Espainia B) Inclan eta Perezen (Mexiko A) neurtuko dira.