Zumaiako Institutuan ehunka zapata pare bildu dituzte errefuxiatuentzat

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 17a, 12:15

Greziako errefuxiatuei bidaltzeko zapatak biltzeko deia egin du Zaporeak elkarteak. Telmo Deun Guraso Elkarteko kideek bat egin dute egitasmoarekin, eta ehunka zapata pare jaso dituzte.

Joan den astean zapatak biltzeko kanpaina egin zuten Zumaiako Institutuko Telmo Deun Guraso Elkarteko kideek. Zapatak biltzeko deia egina zuen aurrez Zaporeak elkarteak, gero Greziako errefuxiatuei bidaltzeko. Zumaiarrek beren aletxoa jarri zuten egitasmoan; ehunka zapata pare jaso baitzituzten institutuan jarritako postuan.