Philippe Jarousskyk Kursaalean eskainiko duen kontzerturako autobus zerbitzua antolatu dute

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 17a, 10:20

Kontratenor frantziarra Kursaalean izango da hilaren 22an. Kontzerturako joan-etorrirako doako autobusa izango da.

Philippe Jaroussky kontratenor frantziarra Le Concert de la Logerekin batera Kursaalean izango da hilaren 22an, datorren astelehenean. Emanaldia 19:30ean izango da, Auditorioan.

Autobus zerbitzua izango da kontzertura joan-etorria egiteko, doan. Aita Mari zine pareko autobus geltokitik aterako da, 18:10ean, eta emanaldia amaitzerakoan itzuliko da. Bihar (osteguna) arte eman daiteke izena, 943-86 10 56 telefono zenbakira deituta, edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita.