Goikoetxea eta Lopez garaile Munduko Kopako lehen jardunaldian

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 16a, 12:00
Goikoetxea eta Lekerika. (Argazkia: Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa)

Nor bere bikotearekin izan da nagusi Tolucan (Mexikon) jokatutako Munduko Kopako lehen jardunaldian. Gaur Lopezek bigarren partidari helduko dio.

Atzo hasi zituzten zesta puntako Munduko Kopako partidak Goikoetxeak eta Lopezek, eta bai ondo hasi ere. Nor bere bikotearekin –Goikoetxea Lekerikarekin eta Lopez Erkiagarekin– garaile izan zen Tolucako (Mexiko) Zinaccarec pilotalekuan jokatutako jardunaldian. 

Goikoetxeak eta Lekerikak 15-9 eta 15-6 irabazi zuten bi setetan Olharan eta Basqueren aurka. Lopezek eta Erkiagak, berriz, bi setetab markagailua 15-9 utzita hartu zituzten mendean Ithurria eta Inza. 

Gaur helduko diote bigarren jardunaldiari Lopezek eta Erkiagak. Alcacer eta Zapata mexikarrak izango dituzte aurkari, pilotaleku berean.