Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Baleikek

Baleike 2021ko aza. 16a, 10:46

Igandean jokatuko dute finala, Bilboko Bilbao Arena Miribillan, 12:00etan hasita. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan dute horretarako aukera.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute igandean, azaroak 21, Bilboko Bilbao Arena Miribillan. 12:00etan hasiko da lehia, eta besteak beste, bertan ariko dira eskualdeko hiru aizkolari: Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra. Horiez gain, han izango dira Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu. Baleikek finalera joateko sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan dute horretarako aukera.