Zozkatu ditugu 'Amua' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2021ko aza. 16a, 09:15

Axut! antzerki taldeak 'Amua' izeneko antzezlana aurkeztuko du Zumaian ostiral honetan. Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitzen zozketa egin dugu bazkideen artean. 

Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs aktoreen eskutik, Axut! antzerki taldearen Amua antzezlana ikusteko aukera izango da ostiralean, hilak 19, Aita Mariko zine aretoan. 

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean: Karlos del Pilarrek eta Marialui Txapartegik bina sarrera izango dituzte zain Aita Mariko leihatilan emanaldia hasi aurretik. Zorionak!