38 zumaiarrek osatu dute Behobia-Donostia lasterketa

Pandemiak baldintzatutako iazko hutsartearen ondoren, aurten berriro jokatu ahal izan da Behobia-Donostia lasterketa jendetsua. Zumaiako korrilariei dagokionez, 54 kirolarik eman zuten izenak eta hauetatik 38 lagunek osatu dute 20 kilometroko ibilbidea.

Zumaiarrei dagokionez, azkarrenak Ion Larrañaga Mujika (1:12:30) eta Vanesa Arbelaitz Yeregui (1:30:55) izan dira.

Esteka honetan ikus daitezke zumaiarren denborak eta sailkapenak.

Bidasoako Hitzaren argazki galeria ikusgai.