Odola emateko saioa izango da asteazkenean Zumaian

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 13a, 14:30

Asteazkenean, hilaren 17an, izango da odola emateko ohiko saioa, Jubilatuen Etxean. Odola eman nahi dutenek aurrez hitzordua hartu beharko dute.

Odola eman nahi dutenek 16:30etik 20:30era bitartean izango dute horretarako aukera, Jubilatuen Etxean. Ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea, astelehenean edo asteartean, 17:30etik 21:00etara, telefono zenbaki honetara deituta: 609 812 706.