Jordi Lorenzo: "Bizikletazaleei gustatu zaie; inbertitzaileekin zailagoa izan da"

Maria Maya Manterola | Gorka Eizagirre 2021ko aza. 13a, 15:30

Bizikleten eta txirrindularien zaindari digitala merkaturatu berri du Lorenzok, gailua asmatu eta bost urtera. Erortzeen eta lapurreten berri ematen du sistema elektronikoak.

Bruselan (Belgika) Zuzenbidea ikasi ondoren, jaioterrian ekintzailetza bultzatzen egin du lan zenbait urtez Zumaiako bizilagun Jordi Lorenzok (Ermua, 1971). Orain, berak garatu du bere proiektu propioa: Bai.k bizikleten eta txirrindularien zaindari digitala sortu eta merkaturatu du, erortzeen eta lapurreten abisuak ematen dituen gailu elektronikoa.