Jon Maia: "Bidearen amaiera baino, hasiera bat bezala sentitzen dut 'Kantu bat gara'"

Juan Luis Romatet | Urtzi Oteiza 2021ko aza. 13a, 10:30

Bertsolaria, zinemagilea, idazlea, eta baita kantugilea ere. Kantugintzari eskainitako azken 30 urteak 'Kantu bat gara' liburu diskoan bildu ditu Jon Maiak. Negu gorriak, Gozategi edota Sociedad Alkoholika taldeentzat egindako kantak bildu ditu Maiak lan honetan, beti ere, jantzi berriez apainduta. Musikaz gain, kantugintzari buruzko ideiak eta esperientziak ere jaso ditu liburu batean.