Zumaian datozen egunetan izango diren antzezlanetarako sarrerak, gaurtik aurrera salgai

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 13a, 11:45
'Amua' antzezlaneko irudia.

Bi antzezlan izango dira Zumaian datozen egunotan, helduentzako eta haurrentzako bana. Emanaldi horietarako sarrerak eskuragai daude Turismo Bulegoan.

Zumaiako antzerki denboraldiaren barruan, bi emanaldi izango dira datozen egunotan: azaroaren 19an, 20:00etan hasita, Amua izeneko antzezlana ekarriko du Axut! antzerki taldeak Aita Mari aretora; bi egun geroago, azaroaren 21ean, Giramagicen Hai, ametsetako arrantzalea ikuskizuna izango da areto horretan bertan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. 

Bi antzezlanetarako sarrerak salgai jarri dira gaur Zumaiako Turismo Bulegoan. Amua antzezlanerako sarreren prezioa 9,5 euro izango da, 6 euro Gazte Txartelarekin. Hai, ametsetako arrantzalea antzezlanekoak, berriz, 4 euroan.