'Kantu bat gara' diskoko bigarren singlea aurkeztu du Jon Maiak

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 10a, 15:05

Kantu bat gara liburu-diskoa aurkeztuko du ostiralean Jon Maiak Donostian. Aurrerapen moduan, Zaharra zara Bilbo abestia partekatu zuen atzo. Disko honetatik ateratzen duen bigarren singlea da.

Kantugintzan emandako 30 urteen laburpena da Kantu bat gara liburu-diskoa. 200 abesti inguru idatzi ditu Jon Maiak hamarkada hauetan, eta horietatik batzuk bildu ditu ostiralean Donostian aurkeztuko duen argitalpen honetan. 

Aurrerapen gisa, bigarren singlea partekatu zuen atzo Maiak. Zaharra zara Bilbo du izena, eta Garik lagundu dio.

Orain bi aste erakutsi zuen lehen singlea, Gozategi taldearentzat idatzitako Nirekin abestiaren bertsioa.