Aldaketak izango dira kiroldegiko igerilekuaren erabileran, Taosaren igeriketa probak tarteko

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 10a, 09:54

Azaroaren 13an, abenduaren 11n, martxoaren 26an eta apirilaren 30ean izango dira igeriketa taldeak antolatutako txapelketak. 

Taosa igeriketa taldeak hainbat txapelketa antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Egun horietan, probak iraun bitartean, igerilekua txapelketan parte hartzen duten igerilarientzat gordeko dute. 
 
Ondorengoak dira proba horien egunak eta ordutegiak: 

  • Azaroak 13 (larunbata): 16:00-19:45

  • Abenduak 11 (larunbata): 16:00-18:30

  • Martxoak 26 (larunbata): 16:00-19:45

  • Apirilak 30 (larunbata): 16:00-18:30

Parte hartzaile kopuruaren arabera, ordutegiak luzatu edo laburtu egingo direla azaldu dute.