EH Bilduk azaroaren 20an Bilbon egingo duen manifestaziora autobusa antolatu dute Zumaiatik

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 10a, 09:34

Autobusa 15:45ean aterako da Hortz Klinikatik. Aurrez izena eman behar da, 'online' edo Inpernupe tabernan. 

EH Bilduk manifestazioa deitu du azaroaren 20rako, Konpromisoa. Aske eta berdinen Euskal Herria lelo hartuta. Aldarrikapenak soinean zeharkatuko dituzte Bilboko kaleak, Franco diktadorearen heriotzaren urteurrenean.

Zumaiatik autobusa antolatu dute mobilizaziora joateko: Hortz Klinikatik aterako da, 15:45ean. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, helbide honetan edo Inpernupe tabernan, azaroaren 18a baino lehen.