2021/12/12 11:00etan

Dantza

Dantza garaikideko tailerrak

Dantza garaikideko tailerrak
Torreberri, Zumaia

Bigarren urtez, dantza garaikideko tailerrak egingo dira Zumaian. Bi saio izango dira, azaroan eta abenduan bana. Azaroaren 14an Mugimendua eta musika izeneko saioa izango da, eta abenduaren 12an Bikoteak sortzen izenekoa. Saioak Torreberrin egingo dira, 11:00etatik 12:30era bitartean.

Jardunaldi hauen informazio gehiago eta izen-ematea: www.dagoz.eus