Bordelera bidaia antolatu du Beheko Plaza elkarteak

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 7a, 09:13

Bordelera (Frantzia) bidaia antolatu du Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Abenduaren 3tik 5era bitartean egingo da bidaia, eta izen emeatea datorren astean zabalduko du elkarteak. 

Bordelera joango dira Zumaiako pentsiodunak eta jubilatuak abenduaren 3tik 5era bitartean. Hiru egun eta bi gauko egonaldian San Andres katedrala, Camasarc gaztelua, Arcachon herria edota Gabonetako azoka ikusiko dituzte herritarrek.

Prezioa 360 euro izango da elkartearen bazkideentzako, eta 385 euro gainontzekoentzat. Bidaia honetarako izen ematea datorren asteartean hilaren 9an, zabalduko da elkarteak Hogarrean duen bulegoan.