Goikoetxeak eta Lopezek Munduko zesta punta kopan hartuko dute parte

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 4a, 12:15

Munduko zesta punta kopa jokatuko da hamar egun barru Mexikon, Tolukan. Parte hartuko duten pilotarien artean bi zumaiar daude: Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea.

Hasiera batean Kuban zen jokatzekoa munduko kopa, Cienfuegosen, baina azkenean Mexikok hartuko du, Tolocan, Zinacantepeco instalakuntzetan. 

Sei pilotari deitu ditu Espainiako Federazioko hautatzaile Roberto Lekuek txapelketa honetan parte hartzeko: Aritz Erkiaga, Iñaki Osa Goikoetxea eta Diego Beaskoetxea aurrelariak, eta Imanol Lopez, Unai Lekerika eta Aimar Aldazabal atzelariak. 

Azaroaren 15etik 20ra bitartean jokatuko da kopa hau. 2017an jokatu zen aurreko kopa, eta irabazleak Olharan eta Etxeto izan ziren.