Gipuzkoako urpeko argazkigintza ligan saritu dituzte Olarru-subeko bi kide

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 3a, 09:45
Argazkia: Ion Sanchez

Gipuzkoako Urpeko Ihardueren Federazioak antolatutako argazki lehiaketan sarituak izan dira Zumaiako Olarru-sub klubeko bi lagun, Ion Sanchez eta Iñaki Alkalde, hain zuzen. 

Sei probaz osatu da aurtengo Gipuzkoako urpeko argazkigintza liga, eta behin proba horietan lortutako puntuak batuta, Zumaiako Olarru-sub klubeko bi argazkilarik sariak lortu dituzte. Kamera trinkoen kategorian lehena izan da Ion Sanchez; reflex kameren kategorian, berriz, Iñaki Alkalde bigarren izan da.

Ion Sanchezen argazkiak

Iñaki Alkalderen argazkiak