'Agurra' antzezlanerako sarrerak, bihartik aurrera salgai turismo bulegoan

Juan Luis Romatet 2021ko urr. 28a, 08:50

Vidania Teatro antzerki konnpainiaren Agurra antzezlana ikusi ahal izango da Zumaian azaroaren 5ean. Antzezlanaren estreinaldia izango da, eta sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai turismo bulegoan. 

Mina Mitrovich idazlearen lan batean oinarritzen da Agurra antzezlana. J. Luis Aranguren Txilikuk itzulita, Agurtzane Intxaurragak zuzendu du, eta Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi ditu aktoreak.

Aita izango dela jakin duen semea (Iñigo Gastesi), buruko gaixotasuna duela jakin duen aitarengana (Kandido Uranga) doa kontu eske, ahanzturan erori aurretik, boxeo borroka bat egiteko prest. Kolpeek, urteetan isildutako minak eta beldurrak azaleratuko dituzte. Gizon “ahularen” eta gizon “indartsuaren” arteko aurrez aurreko honetan, asko dago jokoan.

Sarrerak bihartik –urriaren 29a– aurrera izango dira salgai turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan Gazte Txartelarekin.