Maite Ortiz de Mendibil, zesta puntako munduko txapeldun

Zumaiako Pilota Elkarteko kidea den Ortiz de Mendibilek garaipena lortu zuen asteburuan, Eneritz Lizardi bikotekidearekin batera. 23 urtez azpikoen kategorian parte hartu du, Espainiako Pilota Federazioak hautatu eta gero.

Albiste ona Zumaiako Pilota Elkartearentzat: Maite Ortiz de Mendibil taldekideak munduko txapelketa irabazi du. Gasteiztarra da pilotaria, eta Espainiako selekzioarekin gailendu da munduko txapelketan, Eneritz Lizardi taldekidearekin batera. 15-7 eta 15-10 emaitzekin lortu zuen txapela preziatua bikoteak, urriaren 17tik 23ra bitartean Iscarren eta Valleladon (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatutako mundialean. 36 metroko frontoian jokatu ziren partidak.

Ortiz de Mendibilek beste garaipen bat ere lortu zuen abuztu amaieran, bikote berarekin Europako txapelketa irabazi baitzuen.