Herri batzarra egingo du EH Bilduk bihar

Baleike 2021ko urr. 26a, 10:25

Tokikoa zein orokorra izango ditu hizpide bihar EH Bilduk egingo duen herri batzarrean. Hogarreko bigarren solairuan izango da, 19:00etatik aurrera.

Bi ildo hauek jorratuko dituzte: Udal Gobernuan egindako bi urteen balantzea eta bide orria; eta EH Bilduren ildo politiko orokorra. Udalgintza taldea ariko da lehen puntuaz, eta Esti Elduaien EH Bilduko Gipuzkoako batzarkideak jorratuko du bigarren gaia.