Eva Francok irabazi du Distiraren urriko argazki lehiaketa soziala

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 25a, 13:22

11 autoreren 21 obra jaso dituzte Distirako bazkideei zuzenduriko urriko lehiaketan. Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, Eva Francorena izan da argazki onena.

Distirak ekin dio berriz ere hilabetero bazkideei zuzenduriko lehiaketa soziala antolatzeari. Oraingoan, gai librea izan dute parte hartzaileek, eta koloretako argazkiak aurkeztu ahal izan dituzte. Eva Franco izan da nagusi, eta haren atzetik sailkatu dira David de Llodio eta Sonia Alvarez. 

Hemen ikus daitezke lan sarituak eta lehiaketara aurkeztu diren beste argazkiak.