Amaitu da pilota txapelketa herrikoiko lehen fasea

Datorren ostiralean finalaurrekoak jokatuko dituzte Odietan, 17:30ean hasita. 

Pasa den ostiralean jokatu zuten eskuzko txapelketako bosgarren eta lehen faseko azken jardunaldia, emaitza hauekin:

  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga 22 - Eneko Urbieta-Unai Beristain 16
  • Aitzol Oliden-Peio Etxabe 22 - Imanol Oiartzabal-Kimetz Etxabe 9
  • Ander Odriozola-Joseba Martija 22 - Aitor Aizpurua-Josu Salegi 21 

Horrenbestez, datorren asteko finalaurrekoak hurrengo bikoteek jokatuko dituzte, 17:30ean hasita:

  • Aitzol Oliden-Peio Etxabe - Ander Odriozola-Joseba Martija
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua - Imanol Oiartzabal-Kimetz Etxabe