'edo ESO' erakusketa, dagoeneko ikusgai Oxford aretoan

Azaroaren 21era arte egongo da irekita, eta Idoia Monton, Itziar Markiegi eta Clara Elizondoren sorkuntzak egongo dira bertan.

Atzo ireki zuten 'edo ESO' erakusketa Oxford aretoan, eta herritarrek azaroaren 21a bitartean bisitatu ahal izango dute Oxford aretoan.

Egunero ikusi ahal izango dira Idoia Monton, Itziar Markiegi eta Clara Elizondoren sorkuntzak bertan. 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan, berriz, 12:30etatik 14:30etara eta 18:30etataik 20:00etara egongo da ikusgai.