Urtaro aldaketa dela eta, herriko lorategietako loreak aldatu dituzte astean zehar, negu sasoiko landareak jartzeko. Hori dela eta, Zumaiako Udalak herritarren eskura utzi ditu lorategietatik kendutako landareak, eta nahi dutenek Beheko Plazan izango dituzte hartzeko moduan.