Frantziako, Andorrako eta Britainia Handiko ipuinak, 'Ipuin Kontaketak Aniztasunetik' ekimenaren bigarren saioan

Mireia Galarza Bastida 2021ko urr. 23a, 10:46

Harrera ona izan zuen ekimenak, 20 ume inguru eta beraien gurasoak joan baitziren bertara. Hurrengo saioa, eta azkena, urriaren 29an izango da.

Atzo egin zuten haur liburutegian 'Ipuin Kontaketak Aniztasunetik' ekimenaren bigarren saioa. Hain zuzen, Sebastian Cartierrek, Thais Torrak eta Roanna Larsenek Frantziako, Andorrako eta Britainia Handiko ipuinak kontatu zituzten.

Harrera ona izan zuen ekimenak, 20 ume inguru eta beraien gurasoak joan baitziren bertara. Hurrengo saioa, eta azkena, hurrengo ostiralean izango da, urriaren 29an, 17:30ean, haur liburutegian. Bertan, Armenia, Brasil, Senegal eta Suediako ipuinak kontatuko dituzte.