'Nirekin', Jon Maiaren diskoaren aurrerapen kantua

Baleike 2021ko urr. 21a, 14:00

Maiak azken 30 urteotan Euskal Herriko musika talde eta abeslarientzat idatzi dituen kantu ezagunen bertsioak jasotzen dituen liburu diskoa argitaratuko du azaroaren 12an. Hona hemen aurrerapen kantua: 'Nirekin'.

Bere hainbat kantu, hitz eta gogoeta biltzen dituen liburuarekin batera, Kantu bat gara diskoa argitara emango du Jon Maiak azaroaren 12an. Abeslari ezagunekin kolaboratu du Maiak, besteak beste, Asier Etxeandia aktore eta abeslari bilbotarrarekin. 
 
Lan osoa erakutsi aurretik, aurrerapen kantua argitaratu du gaur Maiak. Gozategi taldearentzat idatzitako Nirekin abestiaren bertsioan Pello Ramirez, Nacho Soto eta Gorka Hermosak osatutako taldeak konposatu du musika, eta Etxeandiak eta Maiak jarri dute ahotsa.