'Ezinezkoaren logika' ikuskizunerako sarrerak, salgai

Baleike 2021ko urr. 20a, 13:30

Hodei magoak haurrei zuzenduriko ikuskizuna eskainiko du datorren igandean, hilaren 24an. Sarrerak Turismo Bulegoan eskura daitezke. 

Ezinezkoaren logika izenburupean, ezinezkoa dena errealitate bihurtzen du ordubetez Hodei magoak. Magia klasikoa eta garaikidea uztartzen ditu, hainbat urtez hautatutako jokoekin: ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak nahiz asmaketa imajinaezinak. 

Ikuskizuna Zumaian eskainiko du igandean, hilaren 24an. Aita Mariko zine aretoan izango da, 12:00etan. Sarrerak eskura daitezke dagoeneko, Turismo Bulegoan. 

Turismo Bulegoaren ordutegia: 

  • 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 18:00
  • Igande arratsaldea eta astelehena itxita.