Gabon Koruaren inguruan hitz egiteko bilera izango da gaur zortzi

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 20a, 12:00

Pandemia tarteko, iaz ezin izan zituen Gabon Koruak herriko kaleak girotu. Aurtengo Gabonei begira, horren inguruan eztabaidatzeko bilera irekia antolatu dute.

Gaur zortzi, urriaren 27an, Gabon Koruaren inguruan eztabaidatu eta herritarren ekarpenak jasotzeko bilera irekia izango da. Musika Eskolako Bandaren gelan elkartuko dira (sarreraren ondoan), 20:00etan, eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbidapena egin diete antolatzaileek.