Zozkatu ditugu 'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2021ko urr. 19a, 10:44

Saridunek antzezlana hasi aurretik Aita Marin bertan jaso ahal izango dituzte bina sarrera. 

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak. Aldizkaria etxean jasotzeaz gain, asteroko zozketetan hainbat zerbitzu edo opari eskuratzeko aukera dago, esaterako. Aste honetan, ostiralean Aita Mariko zine aretoan Horman Poster kolektiboak taularatuko duen Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanerako lau sarrera bikoitz zozkatu ditugu, eta saridunak atera ditugu dagoeneko. Honakoak dira: Iñaki Urbieta Subinas, Arritxu Unanue Ibañez, Alaitz Osa Arriola eta Belen Uranga Arakistain. Emanaldia hasi aurretik jaso ahal izango dituzte bina sarrera Aita Marin bertan.

Zorionak!