'El médico de Budapest' filma hautatu du Ostarrenak aste honetako zine forum saiorako

Baleike 2021ko urr. 19a, 09:53

István Szabó zinema zuzendari hungariarrak joan den urtean egindako filma botako dute etzi, osteguna, Aita Mariko zine aretoan. 

Kardiologo bat erretirora bidali dute, baina lanik gabe sentitzen da. Jaioterrira itzuliko da, mediku orokor gisa lan egitera. Hori izango da esperientzia beldurgarriaren hasiera: errealitate gordinari egin beharko dio aurre, azkenean belauniko jarriko duena. Baina musikak du azken hitza.