Aste honetan amaituko da pilota txapelketa herrikoiko lehen fasea

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 18a, 11:00

Jardunaldiz jardunaldi, aurrera doa eskuzko eta palazko pilota txapelketa herrikoia. Hona hemen azken partidetako emaitzak. 

Pasa den ostiralean jokatu zen eskuzko txapelketako laugarren jardunaldia, emaitza hauekin:

  • Ander Odriozola-Joseba Martija 22 - Roman Juaristi-Joseba Eizmendi 16
  • Imanol Oiarzabal-Kimetz Etxabe 22 - Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga 9
  • Aitor Aizpurua-Josu Salegi 22 - Eneko Urbieta-Unai Beristain 9

Pala txapelketan, berriz, emaitza hauek izan ziren pasa den astean:

  • Zendoia-Oskarbi 22 - Carballo-Zuazobide 11
  • Aizpurua-Salegi 22 - Alberdi-Iribar 14

Aste honetan jokatuko dira lehen faseko azken jardunaldiak, bai eskuz, eta baita palaz ere.