'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlanerako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2021ko urr. 17a, 14:00

Horman Poster kolektiboak Antigona obra garaikidearen euskarazko bertsio librea taularatuko du urriaren 22an Aita Mariko zine aretoan.

Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana datorren ostiralean, hilaren 22an, helduko da Zumaiara. Antigona obra garaikidearen bertsio librea da, guztia zalantzan jartzen duen begirada komiko eta tragikoaren ikuspegitik sortua. Maite Aizpurua zumaiarra igoko da eszenatokira, Xanti Agirrezabala, Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urrestirekin batera. 

Baleikek antzezlanerako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Astearte goizera bitarte izango da zozketan parte hartzeko aukera, lotura honetan.