Gaur da 'Mugimendua eta kemena' erakusketa bisitatzeko azken eguna

Iñaki Oreja eta Garbiñe Arrietaren bilduma gaur ikusi ahal izango da azkenekoz Alondegiko Oxford aretoan.

Alondegiko Oxford aretoan jarritako Mugimendua eta kemena erakusketa gaur bisitatu ahal izango da azkenekoz. Garbiñe Arrieta eta Iñaki Orejaren artelanekin osatutako bilduma hil honen hasieratik izan da ikusgai, eta gaur da bisitatzeko azken eguna. Aretoa 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik  20:00etara izango da zabalik.