'Bella y el circo mágico' haurrentzako animaziozko filma botako dute bihar Aita Marin

Baleike 2021ko urr. 16a, 13:30

Emanaldia bihar izango da, igandea, 16:30ean, Aita Mariko zine aretoan. 

Ella Bella eta Henry munduko lagunik onenak dira. Elkarrekin zirko-ikuskizun bat antolatzea erabaki dute beren hiri txikian; han, Ella Bellak guztiak harrituko ditu magia-saioekin eta Henryren laguntzarekin. Baina, orduan, Johnny iritsi da, bizilagun berria, jostailu garestiekin eta bizikleta ikusgarri batekin, Henry txunditzen.