'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlanerako sarrerak, gaurtik aurrera salgai

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 16a, 09:30

Maite Aizpurua zumaiarrak hezurmamituko du antzezlaneko pertsonaia bat. Antigona obra garaikidearen bertsio librea da Horman Poster kolektiboak taularatuko duena.

Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana hilaren 22an helduko da Zumaiara. Antigona obra garaikidearen bertsio librea da, guztia zalantzan jartzen duen begirada komiko eta tragikoaren ikuspegitik sortua. Maite Aizpurua zumaiarra igoko da eszenatokira, Xanti Agirrezabala, Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urrestirekin batera. 

Antzezlana urriaren 22an izango da, 20:00etan, Aita Mariko zine aretoan. Sarrerak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira, Turismo Bulegoan 6 euroan; 4 euroan gazte txartelarekin.

Turismo Bulegoaren ordutegia:

  • 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 18:00
  • Igande arratsaldea eta astelehena itxita.