Realzaleak Reale Arena futbol estadiora eramateko zerbitzua egongo da aurten ere

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 14a, 13:00

Realak etxean jokatuko du larunbat honetan, Mallorcaren aurka, 21:00etan hasita. Zaleek autobusez egin ahal izango dute joan-etorria Donostiara.

Beste urte batez, autobusa egongo da Zumaiako zaleak Reale Arena futbol estadiora eraman eta handik ekartzeko behin partida amaitu ondoren.

Larunbat honetan, hilak 16, Mallorcaren aurka neurtuko da Reala etxean jokatuko duen partidan, 21:00etatik aurrera. Zumaiarrek 19:30ean Patxita Etxezarretako geltokitik aterako den autobusean izango dute partidara joateko aukera.