Gasteizko hilketa matxista salatu dute dozenaka herritarrek

Baleike 2021ko urr. 14a, 11:09

Atzo iluntzean, 20:00etan, Saregileen plazan egin zuten elkarretaratzea azken hilketa salatzeko, Matxismoak hiltzen gaitu, aski da! zioen pankartaren atzean elkartuta.

Herenegun goizaldean hilketa matxista bat izan zen Gasteizen, Sansomendi auzoan. Itxura guztien arabera, gizonezko batek bikote ohia labanaz hil, eta bere buruaz beste egin zuen, 13 eta 17 urteko semeen aurrean.

Hilketa matxista hori salatzeko elkarretaratzeetara deitu zuten Euskal Herriko hainbat herritan, eta Zumaian ere egin zuten protesta dozenaka herritarrek atzo iluntzean, Matxismoak hiltzen gaitu, aski da! zioen pankartaren atzean.