Gasteizko hilketa matxista salatzeko protesta deitu du gaurko Zumaiako Mugimendu Feministak

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 13a, 10:45

Gertatutakoa salatzeko protestak deitu dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan. Zumaian gaur bertan egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan Saregileen plazan.

Atzo goizaldean hilketa matxista bat izan zen Gasteizen. Sansomendi auzoko etxebizitza batean aurkitu zituen Ertzaintzak emakume baten eta gizonezko baten gorpuak, eta itxura guztien arabera, gizonak emakumea hil ondoren bere buruaz beste egin zuen. 

Gertatutakoa salatzeko protestak deitu dituzte Euskal Herri osoan, eta Zumaian ere irtengo dira kalera gaur, asteazkena. Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelo hartuta, Saregileen plazan elkartuko dira, 20:00etan.