Indar okupatzaileen aurkako eta independentziaren aldeko aldarria kalera atera dute

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 12a, 15:06

Bailarako gazteek Zarautzen egin dute bat, eta indar okupatzaileei alde egin dezaten eskatu diete mobilizazioan. 

"Indar okupatzaileei alde egin dezaten eskatzeko" baliatu dute gazte ugarik urriaren 12a, Hispanitatearen Eguna. Zarautzen egin du bat bailarako herritarrek, Lege Zaharren Enparantzan, eta Guardia Zibilaren kuarteleraino egin dute protesta, Indar okupatzaileek alde egin dezaten. Gazteok independentzia lelo hartuta. Ernaik salatu du mobilizazioaren amaieran Ertzaintzak gazte bat identifikatu dutela pankarta bat jartzeagatik.