Itsaspeko Zine Zikloko emanaldirako gonbidapenak eskura daitezke oraindik ere

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 12a, 12:30

Itsaspeko mundua ezagutarazteko helburuarekin, hamahiru film laburren proiekzioa izango da etzi, osteguna, Aita Mariko zine aretoan. Gonbidapenak eskuratzeko aukera dago oraindik ere, Turismo Bulegoan.

Joan den ostiralean jarri zituzten eskuragai Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloko gonbidapenak, eta jakinarazi dute oraindik ere badagoela horiek jasotzeko aukera, Turismo Bulegoan. Etzi, ostegunean, izango da itsaspeko mundua ezagutzeko hamahiru film laburren emanaldia, 19:00etan hasita, Aita Mariko zine aretoan.

Hauek dira Zumaian emango diren lanak:

  • Leeward (Coté Sous le Vent) | Van den Broeck Olivier | 4 minutu. Brontzezko barandatxoa film laburretan.
  • Argia | Víctor Sánchez Sayago | 3 minutu. Gazte promesaren lanik onena.
  • Save the oceans | Katja Kieslich | 3 minutu. Emakume bideografo lanik onena.
  • Koraligeno mediterraneoa | Juan Sempere-Valverde | 11 minutu.
  • Argazki onenen diaporama | 8 minutu.
  • I love the sea | Juan Raya Rodríguez | 4 minutu. Epaimahaiaren aipamen berezia, aniztasuna eta edertasuna.
  • Plastiko itsaso bat | Enrique Talledo Ruiz | 5 minutu. Lan onena salaketa ekologikoarekin.
  • Bost Gorrian/Cinco en el Rojo | Fernando Menor Vives | 3 minutu
  • Itsasertzeko zerrenda | Antonio Ballesteros Marcos | 14 minutu. Kazetaritza lanik onena.
  • One Ocean, One Love | Hendrik S. Schmitt | 3 minutu
  • Arnasa planetarentzat | Jose Carlos Rando Lara | 4 minutu. Epaimahaiaren sari berezia, kontzientzia ekologikoa.
  • Madre Mar | Rubén Crespo Pérez | 3 minutu
  • Jorge J. Candáni omenaldia | | 4 minutu. "The Return" 2019ko bideosub munduko txapelketaren irabazlea. Francisco Pizarro sari berezia.
  • Espezieen eboluzioa | Rafael Fernández Caballero | 4 minutu. Urrezko Barandilla film laburretan.

Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, gaur hasi eta hilaren 24ra bitartean itsaspeko mundua biltzen duten argazkiekin osatutako erakusketa izango da Algorri Interpretazio Zentroan. CIMASUB lehiaketara aurkeztutako argazki onenak bildu dituzte, eta antolatzaileen esanetan "itsas hondo politenaz gozatzeko eta itsas-espezie arraro eta deigarrienak ezagutzeko" aukera paregabea eskaintzen du erakusketak.