Pentsiodunek kalea hartu dute beste astelehen batez

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 11a, 15:30

Astelehenero bezala, zumaiar ugari elkartu da Saregileen plazan, jubilatuen eta pentsiodunen plataformaren deiarekin bat eginez. 

Pentsio publiko eta duinak aldarrikatzeaz gain, osasungintza eta zaintza lan duinak eskatzeko baliatu dute protesta.