Emakume migratzaileen inguruko solasaldia izango da ostegunean Emakumeon* Etxean

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 11a, 12:51
Emakumeon* Etxeak antolatutako hitzaldi baten irudia, 2019an, Oxford aretoan.

Izena aurrez eman behar da, Emakumeon* Etxeko telefono zenbakira deituta edo emailez mezua bidalita. 

Azken urteetan, pasoan dauden migratzaileen lurraldea bihurtu da Euskal Herria. Gai horren inguruko solasaldia izango da ostegunean, hilak 14, Emakumeon* Etxean, Emakume migratzaileak transitoan: hego muga, Bidasoa eta haratago izenburupean.

Ana Elena Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia elkarteak kidea; Anaitze Agirre Larreta, Irungo Harrera Sareko eta EHU Transiteus.eus proiektuko kidea, eta Luciana Alfaro, Emakumeen Mundu Martxako kidea arituko dira gai horren bueltan.

Izena emateko, Emakumeon* Etxeko 633 43 27 62 telefonora deitu daiteke, edo zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzi.