Alex Odriozolak irabazi du Euskalsurf Body Board zirkuituko Zumaiako txapelketa

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 10a, 09:00
(Iker Larretxo)

Etxean geratu dira gaurko lehiako lehen eta hirugarren postuak. Ayoub Adardour geratu da azpitxapeldun, eta Alex Uranga izan da hirugarren.

Euskalsurf Body Board zirkuituko txapelketa jokatu da gaur Itzurunen, eta Alex Odriozola zumaiarra izan da txapelduna. Etxean geratu dira, beraz, txapela eta 500 euroko sari nagusia. Ayoub Adardour izan da bigarrena gaurko lehian, eta Alex Uranga zumaiarrak osatu du podiuma. Horiek 350 eta 200 euroko sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.