Flysch Trail 2021 lasterketako irudirik onenak, bideoan

Urtzi Oteiza eta Mireia Galarza 2021ko urr. 10a, 10:00

Irudietan garbi ikus daiteke probaren maila tekniko altua, baita baldintzek korrikalariengan eragin zituzten zailtasunak ere.

Orain dela astebete egin zuten XII. Flysch Trail lasterketa, inoiz baino eguraldi baldintza kaskarragoetan. Haizea egin zuen, baita euria ere, eta horrek lokatz asko sortu zuen ibilbide osoan zehar. 

Probako bideo laburpena da honakoa. Irudietan garbi ikus daiteke probaren maila tekniko altua, baita baldintzek korrikalariengan eragin zituzten zailtasunak ere. 

Baleikek zuzenean eman zuen proba joan den igandean, eta ikusi nahi duenak aukera dauka oraindik ere, hemen

Raul Criadok eta Charlotte Morganek irabazi zuten maratoia, eta Geoffrey Ndungu eta Joyce Njeruk maratoi erdia. Guztira 700 korrikalari inguruk parte hartu zuten lasterketan, 120 pertsonak maratoian eta gainontzekoak maratoi erdian.