Zenbat dakite zestoarrek Arroa Goia auzoari buruz?

Zenbat bizilagun ditu Zestoako Arroa Goia auzoak? Eta zer festa ospatzen dira bertan? Bi galdera horiek eta gehiago egin ditu Mireia Galarza kazetariak Zestoako kaleetan zehar, GUKA magazineko bigarren denboraldiko lehen atalean. Herritar batzuk fin ibili dira, beste batzuk ez horrenbeste. Kontuak kontu, herriguneko biztanleek badute auzoaren berri.