Maialen Velarde ETBko 'Munduko plazan' saioan

Baleike 2021ko urr. 8a, 15:08

Herri txiki batean bezala bizi da Maialen Velarde Alfama auzoan.

Leire Palaciosek aurkeztuta, beste herrialde batzuen usainak, koloreak eta soinuak jasotzen ditu Munduko plazan ETB-1eko saioak. Lisboan bizi diren euskal herritarren istorioak eta bizipenak bildu ditu aste honetan, eta horien artean da Maialen Velarde zumaiarra. 

Lisboako Alfama auzoan bizi da Velarde. Kontrastez betetako auzo honetan, bertakoen komunitatean sartzea lortu du arkitekto zumaiarrak eta etxean bezala sentitzen dela aitortzen du.

Erlazionatuak