Bihar zabalduko da Kale Nagusia ibilgailuentzat

Baleike 2021ko urr. 10a, 09:25
Kale nagusiko lanak, pasa den asteartean.

Astebetez autoek ezin izan dute Kale Nagusitik igaro zoladuraren konponketa lanak zirela medio.

Alde Zaharreko kale honetatik igarotzen diren ibilgailu pisutsuek galtzada-harrizko zoladuran kalteak eragiten dituzte. Zoluan sortutako zuloak eta harriak behar bezala jartzeko kalea trafikoarentzako itxita egon da astebetez, pasa den astelehenetik. Denbora honetan, alboko kaletik, Olazabal Idazkariaren kaletik pasatu dira autoak.

Zumaiako Udalaren aurreikuspenak betetzen badira, bihar, astelehena, zabaldu dute berriro Kale Nagusia ibilgailuentzat.