'Jinetes de la justicia' film daniarrarekin hasiko da zine forum denboraldia

Juan Luis Romatet 2021ko urr. 7a, 09:33

Bueltan dira Ostarrena zine klubak antolatutako zine forum saioak. Jinetes de la justicia film daniarrarekin hasiko da gaur 2021-2022 zine forum denboraldia. Saioa 19:00etan hasiko da Aita Mari zinean.

Anders Thomas Jensen zinemagileak idatzi eta zuzendutako komedia beltza da Jinetes de la justicia. Markus (Madds Mikelsen) militarrak etxera itzuli behar du Mathilde alaba nerabearekin, emaztea tren-istripu larri batean hil baita. Dena zorte txarraren ondorio dela dirudi, harik eta Otto, matematikan aditua eta ezbeharra izan duen treneko bidaiaria, bere bi lankide xelebreekin agertu den arte: Lennart eta Emmenthaler. Otto ziur dago horren guztiaren atzean norbait dagoela.

Abendura bitartean beste bost film emango ditu. Saioak ostegunetan emango dira, abenduaren 1ekoa izan ezik; hau asteazkenean emango da.

Urriaren 21ean, El médico de Budapest

Azaroaren 4an, Quo Vadis, Aida?

Azaroaren 18an, Summer of Soul.

Abenduaren 1ean (asteazkena), Annette.

Abenduaren 16ean, Madres verdaderas.